Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista Urdaibako herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean

Web orrialde honen erantzule modura, Oizmendi Telebistak Oizmendi.eus atariaren bitartez, maila pertsonaleko datuak, galdetegi honen bitartez bideratuko ditu. Datu hauen batuketa eta erabileraren helburua erabiltzaileak eskatzen duen informazioa bidaltzea da. Harremanetarako galdetegian eskatzen den informazioa onartu egin behar dute erabiltzaileek eta horretan oinarritzen da legitimazioa edo datuen erabilerarako oinarri legala. Legezko beharrizanik ezean, ez da daturik eskainiko hirugarren bati. Zure sarrera hobetze, mugatze edo ezabatze datuak zuzen@infosare.eus helbidearen bitartez egin dezakezu edo kontrol autoritate baten aurrean eskaera bat egin. Datuen babeserako informazio gehiago gure web atarian kontsultatu dezakezu.

OIZMENDI TELEBISTA

Gure edukiera:

Gautegiz Arteagako eguteg...

Details
Gautegiz-Arteaga, Kultura, Saioak
Herrian egin diren argazkiak erakusten d...
740 ikustaldi

San Isidro eguna ospatu d...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Festak edo jaiak, Gernika-Lumo
San Isidro eguna ospatu dute Lumon
646 ikustaldi

Bermeoko herria ere 23.Ko...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Gernika-Lumo
Martxoaren 21ean helduko da Korrika Berm...
393 ikustaldi

2000 Lagunetik gora Gerla...

Details
Gernika-Lumo, Kirola, Gaurkoan, Gaurkoan
2000 Lagunetik gora Gerlarien Erronkan -...
495 ikustaldi

Lasto jasotze eta botatze...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Kirola, Gernika-Lumo
Lasto jasotze eta botatze ikastaroa izan...
855 ikustaldi

Omako Basoa berriro ere i...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Kultura, Kortezubi
Omako Basoa berriro ere ikusgai egongo d...
891 ikustaldi

Irakurleen txokoan eta an...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Kultura, Bermeo
Bermeotarren artean irakurzaletasuna eta...
774 ikustaldi