Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista, Urdaibaiko herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean:

Udaletik Herrira

Gernika-Lumoko alkatearen...

Details
Gernika-Lumo, Politika, Udaletik Herrira
Gernika-Lumoko alkatearen harrera erakun...
235 ikustaldi

Bermeoko Salome Camposeko...

Details
Bermeo, Beste batzuk, Udaletik Herrira
Bermeoko Udalaren eta Gurutze Gorriaren...
402 ikustaldi

Bermeo Andra Mari eta San...

Details
Festak edo jaiak, Udaletik Herrira, Bermeo
Bermeo Andra Mari eta Santa Eufemia Berm...
569 ikustaldi

Erakusketak

Leire Saitua - ABK Mandal...

Details
Kultura, Erakusketak, Ibarrangelu
Leire Saitua - ABK Mandala erakusketa
67 ikustaldi

Erakusketa Photoka 2023

Details
Kultura, Erakusketak, Gernika-Lumo
Photokako hiru gaien argazkiak ikusi dai...
101 ikustaldi

Luis de Pedroren josteko...

Details
Kultura, Erakusketak, Gernika-Lumo
Luis de Pedroren josteko makinak Urduñak...
216 ikustaldi

Kulturabi

Urriko Lehen Astelehena 2...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Kulturabi
Urtero ospatzen den lehiaketan egon gara...
394 ikustaldi

Muxikako Azoka 2023

Details
Kultura, Kulturabi, Muxika
Muxikako Azokaren irudiak dituzue hemen.
333 ikustaldi

Santa Eufemia eguna eta X...

Details
Festak edo jaiak, Kulturabi, Bermeo
Santa Eufemiaren eguna betiko legez, ezi...
405 ikustaldi