Instagram facebook twitter Youtube

Bonbardaketan hildako pertsonen omenezko lore eskaintza

545

Urtero legez, Zalloko hilerrian Lore eskaintza egin diote Gernikako bonbardaketan1937. Urteko apirilaren 26an gertatutako bonbardaketan hildako guztiei. Bertan, Legion Condor eta Aviazione legionaria egazkinen bonbek eta garai hartako faxistek hil zituzten guztiak oroitu eta omendu dituzte. Ekitaldi honetan, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateaz eta bonbardaketa hartatik bizirik atera ziren zenbait herritar egoetaz gain, munduko zenbait lekutatik etorritako ministro eta alkate alkatesak egon dira besteak beste. Horien artean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, Iñigo Urkullu lehendakaria edo Victor Angel Torres Espainiako Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa edo Alemaniako gobernua egon dira. Halaber, Boise, Pforzeim edo Croq bezalako herrietatik etorritakoak ere egon dira, besteak beste.