Instagram facebook twitter Youtube

Gernika-Lumoko Pablo Picassoren murala

136

Pablo Picassok 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa ezagutu ondoren egindako konposizioa fideltasunez irudikatzen duen obraren artisau-erreprodukzioa da ikusten dugun Gernikako murala hau. Picassoren obrari Guernica Gernikara inskripzioa gehitu zaio beheko ertzean, jatorrizko obra herrian kokatzearen aldeko mugimenduaren goiburu legez. Haien presentziak eskaera sozial baten lekukotasun-balioa duela esan behar da.