Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurkako prebentzio neurri berriak hartu ditu 150 kasuko tasa gainditzen duten udalerrietan
1,358
Neurri berrien helburua da udal-agintariek baloratzea prebentzio-neurriei eutsi ezin zaien jarduerak etetea edo atzeratzea, eta neurriak dauden ekitaldietan jarduera horiek indartzea. Osasun Sailak baimena eskatuko dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari gaueko aisialdiarekin edo jatetxearekin lotutako jarduera jakin batzuetan COVID ziurtagiria eskatzeko. Agindu berriarekin batera, indarrean jarraituko dute maskara nahitaez erabiltzea, eskuen higienea eta espazio itxien aireztapena bezalako neurriek, bai eta urriaren 6ko aginduaren eranskinean jasotakoek ere.