Gautegiz Arteagako Udalak, Olentzeroen desfilea iragartzeaz gain, 2022ko Udal Egutegia oparituko dite herritarrei
1,533
Gautegiz Arteagako etxe guztiek Gabonetako opari bat daukate bermatuta: udal egutegia. Aurreko urteetan bezala, Udalak doan banatuko dau 2022ko egutegi hau, VII. argazki-lehiaketako irudiekin ilustratua. Gaia honakoa izan da: “Lau Urtaroak Artia”. Horrez gain, Gautegiz Arteagako Udalak Olentzerorekin adostu du abenduaren 24an desfile bat egitea, herriko umeek ilusioz bizi dezaten Gabonetako jaiak.