Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana osatzeko bigarren faseari ekin dio Bermeoko Udalak
1,089
Udalak herritarren esperientziak eta iritziak jaso nahi ditu online bidez eskuragarri jarriko duen galdetegiaren bitartez. Halaber, otsailaren 7tik 11ra, lau eztabaida talde antolatuko direla esan du Aritz Abaroak eta; besteak beste, horietan, urrian zehar herriko eskoletan banatutako galdetegien emaitzak aztertuko dira.