87.urteurrena gogoratzeko janari bereziaren ostean, sirena entzun da herrian
488
Jai Alai Pilotalekuan elkartu dira apirilaren 26ko eguna gogoratzeko. Bertan, Gernikako bonbaerdaketan bizirik atera zirenak presente egon dira euren familiakide batzuen laguntzaz. Horrez gain, Jose Maria Gorroño, Gernika-Lumoko alkatea egon da, beste zinegotzi ezberdinekin eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa den Victor Angel Torres, besteak beste.