Umeen ezohiko batzarrak umeek euren nortasunerako eskubidea aldarrikatzen du
1,307
Bizkaiko Batzar Nagusiek ateak zabaldu dituzte osoko batzar "Txiki" berri bat egiteko, Umeen Eskubideen Egun Unibertsala dela eta. Lurraldeko zortzi ikastetxeetako adingabekoek, Bizkaiko ume guztien ordezkari moduan, eta arduradun politikoek adierazpen bat sinatu dute Gernikan, bardintasunezko herrialde bat eregiteko proposamenekin; herrialde horretan nortasunerako eskubidea funtsezko printzipioa izango da.