Instagram facebook twitter Youtube

Ken Zazpik Gernikako turistei ongi etorria ematen die

819

Gernika-Lumoko Udalak turismo bulegoaren bitartez, euskara eta euskal kultura balorean jartzeko ekimen berritzailea jarri du martxan, Turismo Bulegoan. Zuhaitza euskaldunen sinbolo unibertsalena da baita ere, Gernikako Arbola. Abesti honen esan nahia kontuan hartuta eta herriko talde batek, Ken Zazpik, Xabier Leteren abesti klasiko honen bertsio bikaina egin izana da aukeraketaren arrazoi nagusia. Oraindik aurrera turismo bulegoan informazio eske datozen bisitariek, ken zazpiren bertsioa entzun ahal izango dute, Xabier Letek egindako olerkiaren ondoan dagoen QR kodea mugikorrarekin irakurriz.