Kolonbiako Karibe eskualdeko Giza Eskubideen defendatzaile eta biktimen ordezkaria hartu du Jose Maria Gorroñok, Udaletxean
680
Gernika-Lumoko alkateak Norma Vera Salazar hartu du, Kolonbiako Karibe eskualdeko Giza Eskubideen defendatzailea eta biktimen ordezkaria. Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak gonbidatuta dago Euskadin, bere eskualdeko proiektuen kudeaketa lantzeko.