Instagram facebook twitter Youtube

Batzar Etxera egiteko bisitak martxan daude

912

Gernikan hain ospetsua den Batzar Etxera bisitak egin daitezke, eta doan, gainera. Horretarako sarrera digitala beharko da gaurtik hasita. Sarrera digitalak hauek Batzar Nagusien webgunean edota Batzar Etxeko sarreran jarritako totem batean aurkitu daitezke. Sistemaren bitartez, Batzarretxea bisitatzeko eguna eta ordua aukeratu beharko dira, banakako edo taldeko bisita den zehazteaz gain. Azpimarratu dutenez, aukeratutako orduko lehenengo 15 minutuetan agertu beharko da hitzordura, ordu horretan ez agertuz gero, sarrera libre geratuko baita.