Alluitz de Bilbaok arrastoa utzi du Oviedon
1,716
Alluitz de Bilbaok berriro ere bere mailaren arrastoa utzi du igande honetan, oraingoan Oviedon jokatu den krosean. Kortezubiko atleta 16 urtez azpiko Euskadiko Taldearekin Estatuko banakako kros txapelketan parte hartzeko aukeraturiko lau atletetako bat izan da. 18garren sartu da helmugan, eta 9 minutu eta 26 segundotan egin ditu lasterketako 2.650 metroak.