Gabonak Mundakara itzuliko dira Urdaibaiko esentziak egitasmoaren eskutik
1,961
Urretamendi Landa Garapenerako Elkarteak aire zabaleko merkatu bat antolatu du Mundakako Udalarekin batera, tokiko lehen sektorea ikusarazteko eta laguntzeko. Hitzordua datorren larunbatean, abenduak 4an, izango dela jakinarazi dute. Mundakako Lehendakari AgIrre plazan, Udaletxeko arkupeetan, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15:00etara. Azken urteetan, Urremendik hainbat ekitaldi gastronomiko antolatu ditu "Urdaibaiko esentziak" ekimenaren barruan. Proiektu horrek bertako ekoizleak, sukaldariak eta bezeroak biltzen ditu, Urdaibaiko gastronomia balioesteko eta sustatzeko.