Batzar Nagusien ateak zabaldu dira batzar txiki bat egiteko, Umeen Eskubideen Egun Unibertsala ospatu baino egun batzuk arinago
1,356
Lurraldeko zortzi ikastetxetako adinbakoek, Bizkaiko ume guztien ordezkari moduan, eta arduradun politikoek adierazpen bat sinatu dabe Gernikan, bardintasunezko herrialde bat eregiteko proposamenakaz; herrialde horretan nortasunerako eskubidea funtsezko printzipioa izango da. Umeen eskubideen alde behar egitea Bizkaiko umeen eta nerabeen “etorkizuna defendidutea” da.