Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoa egiteko lankidetza-prozesua hasi dela esan du BFAk
131
Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragilearen lehen bilera egin dela esan du Bizkaiko Foru Aldundiak. Madariaga dorrean izan da bilera hau, Busturian. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Busturialdea-Urdaibaiko udalak daude talde horretan. Planaren helburuak zeintzuk diren ere jakinarazi dute, aurreikusitako metodologia eta lan-egutegia aurkeztuz.