Instagram facebook twitter Youtube

Film ezberdinak ikusgai egongo dira, Urdaibain

170

Asteburuan ikusgai egongo diren filmak hurrengoak izango dira. El color púrpura, otsailaren 17an eta 18an 19:30etan. eta Katak, la pequeña ballena otsailaren 17 eta 18an arratsaldeko 17:00etan. Otsailaren 19an ere El color purpura pelikula egongo da ikusgai, 19:00etan edo 21:00etan. Sarrera 5,20 eurokoa izango da eta umeen filmarentzako 4,20 euro. Astelehena ikuslearen eguna izateagatik 4,50 euro kostatuko ditu. Beste alde batetik, Lizeo Antzokian Maestro pelikula egongo da ikusgai aste buru honetan. Dramazko pelikula da, musikala ere eta adinekoentzat egindako pelikula da, 12 urtetik gorakoentzat, sarrera 6 eurokoa izango da eta ikusgai egongo da otsailaren 16an, ostirara, 20:00etan, otsailaren 18an, igandean arratsaldeko 19etan eta 22:0etan eta otsailaren 19an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan.