Instagram facebook twitter Youtube

Bermeoko Herri Babesak beste suhiltzaile kamioi bat izango du aurrerantzean

1,093

Egun erabiltzen duten bonba-kamioia oso zaharkitua dagoela diote eta, nahiz eta mimo handiarekin zaindu, zenbait alditan arazoak izan dituztela diote; baita larrialdi bati erantzuteko momentuan ere. Hortik kamioi berriago bat lortzeko aspaldiko nahia izan dute: bai boluntariook larrialdiei hobeto erantzuteko, bai Bermeok eta herritarrek segurtasunean zein kalitatean irabazteko.