Fair Saturday, 2021: Ramon Victor eta Angelica In Memoriam
Fair Saturday ospatu da asteburuan zehar. Ramon Victor eta Angelica In Memorian dutela abestu dute, Andra Mari Koralekoek. Urreko edizioetako ohiturari jarraituz, eta parentesi triste baten ondoren, berpizte kulturalari geure ekarpena egin nahi diogu aurtengoan. Aldi berean, bidean galdu ditugun ikaskideak omentzea ere bai (in memoriam). Fair Saturday gizarte-eragina duen kultura-mugimendu globala da, eta azaroko azken larunbatean egiten da. Hainbat hiritako milaka artistek eta kultura-erakundek parte hartzen dute jaialdi batean, haiek aukeratutako gizarte helburu baten alde eginez. Musikako gau-jaia, bertaratutakoek goza dezaten, guztiontzako soinu-oparia, eta kultura- eta gizarte-erakundeek gizarte gizatiarrago eta justuago bat eraikitzeko duten balioa aitortzeko helburuarekin bat. Gonbidatu bereziak hauek izan dira: Palenka bikotea, sortzaileek eurek osatutakoa. Gozatzeko errusiar, txekia eta eslovakiar doinu herrikoiekin, eta Europa Ekialdeko herrialdeetako egileen musika lanekin.