Instagram facebook twitter Youtube

A.D.E.S. espeleologia taldearekin kobazuloak deskubritzen

2,689

ADES taldea 1978.urtean sortu zen Urdaibain. Urte guzti hauetan 500 zulo edo hutsune miatu dituzte eta liluratzeko aurkikuntzak egitea lortu dute. aztarnak, desagertuta zeudela pentsatzen zen kobazuloa oraindik badagoela deskubritu, Armintxeko kasua… Taldekoek hainbat kobazulotan aritu dira; besteak beste, Atxurra, Pepetxo edo Armintxen. Azken honetan taldekideek orain dela 14.ooo urteko 50 grabatu aurkitu zituzten. Amoroton ere hartzaren aztarnak deskubritu zituzten eta, diotenez, “sorpresa” moduan hartu zuten. Orain dela 25.000 urte bizi izan zen animali batenak -Uursus spaleus- zirela jakinarazi dute. Adituen arabera, animali hauek 3 metroko altura eta 600 kiloko pisua edukitzera ailegatu ahal ziren garai horretan. ADES-ek diputazioaren eskuetan utzi du Amorotoko koban, beraiek MG-12 bezala ezagutzen dute, deskubritu duten aztarnen informea.