Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza Garapen Agentziak ekintzaileei zuzendutako Online ikastaroa eskainiko du
1,377
Ikastaroa, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak homologatuta dago. Oinarrizko Enpresa Kudeaketa izena duen ikastaroan honako gaiak landuko dira: ideiaren analisia eta balorazioa, negozio eredu desberdinak, izaera juridikoak, eraketa eta hastapen izapideak, Marketing tresnak, ekonomia eta finantza, plana, zergak eta likidazioa, inbertsioen finantzaketa, diru-laguntzak, enpresaren gizarte-erantzukizuna edota teknologia berrien erabilera.