Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Ermu-Lurgorri bidea ireki eta Pagomakurrera iristeko ibilgailuentzako sarbide nagusia itxiko du
1,448
Gaurtik aurrera, foru-erakundeak obrak egingo ditu Laureta eta Upoko-Makatza arteko bidean, Gorbeiako parke naturalean, joan den asteko euriteen ondorioz gertatutako luizia konpontzeko eta eremua egonkortzeko. Lurgorriko mendi-hegalean egindako azterketa geologikoaren arabera, inguru horretan ez da mugimendu garrantzitsurik egon, eta, beraz, sarbide hori ireki daiteke berriro (azaroaren 26tik itxita zegoen, prebentzio-neurri gisa) .