Oizmendi Telebista, Urdaibaiko herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu