Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista Urdaibako herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean

Web orrialde honen erantzule modura, Oizmendi Telebistak Oizmendi.eus atariaren bitartez, maila pertsonaleko datuak, galdetegi honen bitartez bideratuko ditu. Datu hauen batuketa eta erabileraren helburua erabiltzaileak eskatzen duen informazioa bidaltzea da. Harremanetarako galdetegian eskatzen den informazioa onartu egin behar dute erabiltzaileek eta horretan oinarritzen da legitimazioa edo datuen erabilerarako oinarri legala. Legezko beharrizanik ezean, ez da daturik eskainiko hirugarren bati. Zure sarrera hobetze, mugatze edo ezabatze datuak zuzen@infosare.eus helbidearen bitartez egin dezakezu edo kontrol autoritate baten aurrean eskaera bat egin. Datuen babeserako informazio gehiago gure web atarian kontsultatu dezakezu.

OIZMENDI TELEBISTA

Gure edukiera:

Bermeoko Udalak semaforo...

Details
Bermeo, Gizartea
Bermeoko Udalak semaforo bidez jakinaraz...
1,454 ikustaldi

EAJ-ko Aitor Esteban, Eli...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Politika, Gernika-Lumo
EAJ-ko Aitor Esteban, Elixabete Etxanobe...
958 ikustaldi

Bermeoko Udalak herriko o...

Details
Koronabirusa, Gizartea, Bermeo
Bermeoko Udalak herriko ostalari eta mer...
1,617 ikustaldi

MERKATARITZA ETA TURISMO...

Details
Koronabirusa, Ekonomia, Gernika-Lumo
MERKATARITZA ETA TURISMO DIRULAGUNTZEI B...
1,631 ikustaldi

Gernika Zine-Kluba 40 urt...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Erakusketak
Gernika Zine-Klubak 40 urte bete ditu, i...
1,233 ikustaldi

Bermeok 23 milioi euroko...

Details
Bermeo
Bermeok 23 milioi euroko aurrekontua iza...
939 ikustaldi

Arkitektura garaikidea et...

Details
Bermeo, Gaurkoan, Gaurkoan
Arkitektura garaikidea eta Bermeoko hist...
1,028 ikustaldi