Instagram facebook twitter Youtube

Udalak irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dute

164

Gernika-Lumoko Udalak Zigerta auzora sartzeko espaloi berri bat eraikitzen amaitu du, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Jarduketaren aurrekontua 61.000 €-koa izan da, eta Lumorako errepidean zehar 96 metro luzeko espaloi bat eraikitzea eta kableatu elektrikoa kentzea izan da helburua, arriskurik egon ez dadin. Oinezkoentzako espazio berriak 2 metroko zabalera du, eta Gernika-Lumo udalerri eroso bihurtzeko Udalak egindako apustuaren barruan kokatzen da, herrigunetik auzo periferikoenetaraino